Interneten munduan joku asko eta asko daude, gai guztietakoak eta ni YOURIDING izeneko jokuan jolasten naiz; surf-a, bodyboard-a, eski-a, eta snowboard-ean jolasteko aukera ematen digun jokoa. Messengerrean aspertuta zaudenean dibertitzeko jolas egokia.
Bertan jolasteko, kontu bat egin behar duzu eta horrela mundu guztiko jendearekin "txapelketak" egin ditzakezu eta nibelez igo zaitezke online-an.
Kontua ez baduzu, lasai egon, Play Now botoian klik eginez, munduko pertsona profesional baten abatarea erabiltzeko aukera duzu joalsteko.
Surferako eta bodyboarderako munduko olatu hoberenak agertzen dira, eta ez dira beti berdinak, momentu horretan errelaitatean olatuak ze tenporada duen kontuan hartzen da, hau da, ez dute beti forma berbera.
Lau joko horietatik Bodyboardean jolasten naiz gehien bat eta zerbait esplikatuko dut.
Bodyboardean, hiru joku mota desberdin daude:
Prone: Bodyboardaren postura normala, hau da, etzanda.
Drop-Knee: Tablaren gainean belauniko jarrita.
Tow-Out: Uretako motor batetik elduta ateratzen da abatarea, eta nahi duzun momentuan salto egiten duzu olatuarekin.
Eskian eta Snowboardean estazio guztiak berdinak dira, eta botoi desberdinak klikatuz, truko desberdinak egiten dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario