-MIKROPROSEZADOREA: Bi elementu hauek kontuan hartu behar dira: Erlojuaren maiztasuna eta Bit kopurua.
Erlojuaren maiztasuna: Abiadura hertzetan neurtzen da, zenbat eta hertz gehiago orduan eta azkarrago funtzionatuko du.
Bit kopurua: Ordenagailuak bit kopuru bat jaso dezake agindu bakoitzeko, zenbat eta bit kopuru handiagoa izan orduan eta azkarrago egingo ditu kalkuluak.
-DISKO GOGORRA: Ordenagailuaren memoria handiena eta garrantzitsuena da. Aukeratzeko kapazitatea eta biratze abiadura hartuko ditugu kontuan. Kapazitatea GBetan (GigaByte) neurtzen da eta biratze abiadura RPMtan (Minutuko zenbat bira).
RAM MEMORIA: Bertan gordetako datuak ordenagailua itzaltzean ezabatu egiten dira. Ezaugarri nagusiak hauexek dira:
Datuak gordetzeko ahalmena: MB (MegaByte) eta GB (GigaByte)-etan adierazten da.
Memoria mota: Gaur egungoek DDR-SDRAM memoria dute baina badaude RIMM motakoak ere.
TXARTEL GRAFIKOA: Bere funtzioa ordenagailuak prozesatutako informazioa pantailan irudi seinale bezala erakustea da.
MONITOREA: Monitoreak aukeratzeko orduan pixelak, tamaina eta bereizmena hartzen dira kontuan.
Pixelak: Irudia osatzen duten puntutxo bakoitza dira.
Tamaina: Monitorearen tamaina pantailaren diagonalak zehazten du.
Pixel kopuruak bereizmena zehazten du. Zenbat eta pixel gehiago orduan eta hobeto ikusiko da.
PORTUAK: Portuak, periferiako gailuak ordenagailuari konektatzeko erabiltzen dira.
SARE TXARTELA: Sare txartela ordenagailua sarean konektatu ahal izateko gailua da.
Portatila ala Mahaigainekoa aukeratu??
Portatilaren alde txarrak: Potentziua gutxi dute, motelagoak dira, oso azkar failatzen dute.
Alde onak: Edozein tokira eraman dezakezu tamaina txikia duelako eta ez duelako energiari konektatua egon beharrik.
Mahaigainekoaren alde onak: Bere lana ondo burutzen du, potentzia handia dute, gehiago ezin duen arte potentzia gehiago gehitu diezaiokezu eta azkarrak dira.
Alde txarrak: Ezin dituzu inora eraman, enerigia sareari konektatuta egon behar du.
Mahaigaineko ordenagailu bat: DELL INSPIRON ONE 19 TOUCH
629,99 € Pantaila taktila 18,5'', Intel Pentium Dual Core E5400 2,6Ghz prozesagailua, 4Gb memoria, 500GB disko gogorrean, Intel GMA x4500 txartel grafikoa, eta Windows 7 Home Premium 64 bit.
Ordenagailu portatila: DELL INSPIRON 1546 / 539,99 €.AMD Athlon X2 QL-64 2,1 Ghz prozesagailua, 4Gbteko memoria, 320 GBeko disko gogorra, 512 MBetko txartel grafikoa ATI Radeon HD4330 modelokoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario