lunes, 29 de noviembre de 2010

Segurtasun kopia

Nik lehenbizi kopia oso bat egingo nuke eta hortik aurrera, segurtasun kopia inkrementala egingo nuke, astean behin, musika, pelikulak, irudiak etab. astero lagunek pasa edo jeisten bai ditut, baina lanak eta horrelako gauzak, gutxiagotan egiten bai ditut.

Segurtasun kopian USB disko gogor batean gordeko nituzke eta zera gordetzeko MS windows eragilea dudanez, bacula programa erabiliko nuke, software libre eta doakoa bai da, emen duzue bere web gunea: http://www.bacula.org/es/

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Softwareen taula



Programa
Soft. librea edo jabeduna?
Doakoa?
Helbidea
MicrosOft Office
Jabeduna
Ez
http://www.softonic.com/s/microsoft-office
OpenOffice
Jabeduna
Bai
Firefox
Librea
Bai
Internet Explorer
Jabeduna
Bai
Windows Media Player
Jabeduna
Bai
VLC media player
Librea
Bai
RealPlayer
Jabeduna
Bai
Gimp
Librea
Bai
Photoshop
Jabeduna
Ez

lunes, 15 de noviembre de 2010

LIZENTZIA MOTA

Musika talde bat sortu dugu eta helburu bezala diskoa pixkabat zabaltzea eta diru pixkabat lortzea izango da.
Horretarako Creative Commons lizentziaz baliatzea da hoberena nire ustetan.
Lizentzia horren zeregina egileari bere lanaren zabalpenaren gaineko kontrola ematea bai da, berak erabaki dezan zein baldintzatan banatu nahi duen.
Alde txarrak diskoa ez dela asko zabalduko da baina bai zuk nahi duzun guztia. Alde ona hori da, zuk nahi duzun guztia zabalduko dela, eta diru pixkabat lortuko duzula.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

ORDENAGAILUA EROSTEKO GIDA

Lan honen bidez ordenagailua erosteko gida bat eta gomendioak emnago ditut.

-MIKROPROSEZADOREA: Bi elementu hauek kontuan hartu behar dira: Erlojuaren maiztasuna eta Bit kopurua.

Erlojuaren maiztasuna: Abiadura hertzetan neurtzen da, zenbat eta hertz gehiago orduan eta azkarrago funtzionatuko du.

Bit kopurua: Ordenagailuak bit kopuru bat jaso dezake agindu bakoitzeko, zenbat eta bit kopuru handiagoa izan orduan eta azkarrago egingo ditu kalkuluak.

-DISKO GOGORRA: Ordenagailuaren memoria handiena eta garrantzitsuena da. Aukeratzeko kapazitatea eta biratze abiadura hartuko ditugu kontuan. Kapazitatea GBetan (GigaByte) neurtzen da eta biratze abiadura RPMtan (Minutuko zenbat bira).

RAM MEMORIA: Bertan gordetako datuak ordenagailua itzaltzean ezabatu egiten dira. Ezaugarri nagusiak hauexek dira:

Datuak gordetzeko ahalmena: MB (MegaByte) eta GB (GigaByte)-etan adierazten da.

Memoria mota: Gaur egungoek DDR-SDRAM memoria dute baina badaude RIMM motakoak ere.

TXARTEL GRAFIKOA: Bere funtzioa ordenagailuak prozesatutako informazioa pantailan irudi seinale bezala erakustea da.

MONITOREA: Monitoreak aukeratzeko orduan pixelak, tamaina eta bereizmena hartzen dira kontuan.

Pixelak: Irudia osatzen duten puntutxo bakoitza dira.
Tamaina: Monitorearen tamaina pantailaren diagonalak zehazten du.
Pixel kopuruak bereizmena zehazten du. Zenbat eta pixel gehiago orduan eta hobeto ikusiko da.

PORTUAK: Portuak, periferiako gailuak ordenagailuari konektatzeko erabiltzen dira.

SARE TXARTELA: Sare txartela ordenagailua sarean konektatu ahal izateko gailua da.

Portatila ala Mahaigainekoa aukeratu??

Portatilaren alde txarrak: Potentziua gutxi dute, motelagoak dira, oso azkar failatzen dute.
Alde onak: Edozein tokira eraman dezakezu tamaina txikia duelako eta ez duelako energiari konektatua egon beharrik.

Mahaigainekoaren alde onak: Bere lana ondo burutzen du, potentzia handia dute, gehiago ezin duen arte potentzia gehiago gehitu diezaiokezu eta azkarrak dira.
Alde txarrak: Ezin dituzu inora eraman, enerigia sareari konektatuta egon behar du.

Mahaigaineko ordenagailu bat: DELL INSPIRON ONE 19 TOUCH
                                              629,99 € Pantaila taktila 18,5'', Intel Pentium Dual Core E5400 2,6Ghz prozesagailua, 4Gb memoria, 500GB disko gogorrean, Intel GMA x4500 txartel grafikoa, eta Windows 7 Home Premium 64 bit.







 Ordenagailu portatila: DELL INSPIRON 1546 / 539,99 €.AMD Athlon X2 QL-64 2,1 Ghz prozesagailua, 4Gbteko memoria, 320 GBeko disko gogorra, 512 MBetko txartel grafikoa ATI Radeon HD4330 modelokoa.