miércoles, 18 de mayo de 2011

Sony hackeatuta


Notizia honetan Sony enpresak izan duen erasoari buruz hitz egingo dut.

Duela hilabete bat gutxi gora behera Sony enpresak hacker batzuen erasoa jasan zuen eta horren ondorioz, Sonyk daukan aplikazio bat Play Station 3 konsolan ( Play Station Network ) mantenimenduan jarri behar izan zuten.

Lehen aldiz jendeak eta Sonyko lankideek pentsatu zuten Annonymous taldeko kideak izan zirela erasoa egin zutena, baina Annonymousekoek bideo batekin beraiek izan ez zirela esan zuten, beraien helburua Sony "izorratzea" bai da, ez bere erabiltzaileak, jakinik 77 milioi pertsona daudela gutxi gora behera.

Horrekin batera pentsatu zuten GeoHotz delako bat izan zitekeela baina azkenean ez zen izan.
Zurrumurruak egon ziren airean erebai, 14 urteko gazte bat izan zela, baina hori seguruena gezurra da. Oraindik agertu gabe dago hacker hori, baina irratian entzun dudanez, harrapatu ezkero, 20 urteko kartzela dauka lapurtutako datu guztiengatik eta datu horietatik asko diru kontuak ziren, horregatik, kartzelan dagoen bitartean milioi askotako multa ordaindu beharko du.

Informazio asko aurkituko duzue www.3djuegos.com web gunean.



PSNko erabiltzaileak  hilabete oso bat egon dira ia ia bere funtziorik gabe, eta horregatik, 2 joku oparituko ditu 5 jokuko lista batetik.

Badago beste aplikazio bat PSN Plus izenekoa eta hori ordaindu egin behar da, eta hilabete hau itxaroten egoteagatik, 30 egun emango dizkigute aplikazio horrekin dohain.

Ahal izan dudan guztia egin dut lortu dudan informazioarekin eta espero dut baliogarria izatea.